Berriak / Nobedadeak

2018KO Mendibilgo kantinera gaztearen 7. hautaketa

ARGITARATZAILEA 2018 / 06 / 13.
7ª Elección de cantinera infantil Mendibil 2018

2018KO Mendibilgo kantinera gastearen 7. hautaketa

Neska askok kantinera izatearekin amesten dute. Aurten ere, amets horiek egia bihur daitezke Mendibil merkataritza-gunean.

Zure zain izango gara. Jantzi soineko zuria, txapela eta abanikoa eta parte hartu 2018ko Mendibilgo kantinera gaztearen 7. hautaketan. Ekainaren 28an izango da, 11:30etan.

Bi kategoria egongo dira eta parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute. Hamaiketakoa, gozokiak, deskontu-txartelak eta zozketak egongo dira.

Irabazleek jostailu sorta bat eta familia osoarentzako txango bat eskuratuko dute.

Izena emateko epea ekainaren 18tik 27ra bitartean egongo da irekita. Izen-ematea Mendibilgo bulegoetan egin beharko da, 09:00etatik 15:00etara, tokiak amaitu arte.

Aurten Joxepo pailazoaren ikuskizuna izango dugu eta, 13:00etan, ingelesez arituko den ipuin kontalaria izango dugu, Kids&Us-en eskutik.

 

Gogoratu: ekainaren 28an, ostegunean, 11:30ean, elikagaien solairuan.

 

Kolaboratzaileak: BM hipermerkatua, Llor Argazkiak, B de the travel brand, Pinocho zapata-denda eta Kids&Us.  

Erlazionaturiko artxiboak

ITZULI